Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Animalia txikiak

Animalia txikiak

Bilduma: BILA NAZAZU

ISBN: 978-84-9106-909-6
Kodea: 172062

Salneurria
12,50 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Intsektuak.
 
Girotzea: Natura eta animalien mundua.
 
Bildumaren laburpena: Paisaia naturaletan bizidiren intsektuak ezagutzeko, liburuan planteatzen diren galderei eta hegal zabalgarriei esker.
 
Laburpena: Tiratu liburuaren azal hegalei, eta ezagutu intsektuak, non bizi diren eta zer harreman duten haien artean.
 
Egilearen datuak:
 
NATALIE MARSHALL idazlea eta ilustratzailea da, Melbournen jaioa (Australia). Urte asko eman zituen New Yorken eta Londresen, diseinu korporatiboan lanean. Australiara itzuli zen, eta orain umeentzako liburuak sortu eta ilustratzen ditu ingelesezko zenbait argitaletxerentzat.
 
Ibaizabalen, dagoeneko, bilduma bereko beste zortzi liburu argitaratu ditu: Elurretan, Oihanean, Itsasoan, Basoan, Maskotak, Lurpean, Hegaztiak eta Iluntasunean.
 
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma honen bidez, txikienek mundu naturala hurbiletik ezagutuko dute.
• Testuek hegalak zabaltzeko eta irudiko elementuak bilatzeko gonbita egiten diete irakurleei.
• Letra larriz idatzita daude, irakurketa errazteko.
• Tamaina txikiko kartoizko liburuak dira eta izkina biribilduak dituzte, haur txikiek arriskurik gabe erabil ditzaten. Kartoi lodia dela-eta, iraunkorragoak dira.
• Hegalek ingurunearen elementu harrigarriak erakusten dituzte, eta umore ukitu sotila dute maiz.
 
Gaikako kategoria: Ekologia / ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Zientziak fisikoak-naturalak eta Diziplina artistikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Natalie Marshall.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 152 x 152 mm.
Orrialdeak: 10.
Zenbakia bilduman: 9.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.