X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Animalia asko, pila, bila
Produktu berria

Animalia asko, pila, bila

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-780-1
Kodea: 165570

Salneurria
14,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Animaliak.
 
Girotzea: Naturan.
 
Laburpena:
Ñimiñoak edo erraldoiak, umoretsuak edo arriskutsuak, uretan pulunpan dabiltza, edo airean hegan.
200 animalia ezin harrigarriagoak!
 
Egilearen datuak:
 
ALEXANDRA GARIBAL: haur eta gazte liburuen egile frantziarra da. Mimi Zagarriga ezizenarekin ere idazten du; pseudonimo horrekin Fifolette maitagarria protagonista duten hogei bat lan sinatu ditu.
 
Irudigilearen datuak:
 
CLAUDIA BIELINSKY Buenos Airesen jaio zen eta Parisen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen, eta, liburuak idatzi eta horietako irudiak egiteaz gainera, margolaria ere bada. Bere koadroak Europako eta Amerikako hainbat galeriatan egon dira erakusgai.
 
Ibaizabalen Aurkitubildumako “Ondo lo egin panpina!”, “Munduko oparirik ederrena”, “Gora mundu guztia!”, “Maletan zer ote?”, “Musuen etxea”, “Otso Txiki gose da”, “Urtaroen erritmoan dantzan”, “1, 2, 3… Zenbat pikor?” eta “Itsasoa bete arrain” liburuak argitaratu ditu.
 
Informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Formatu handiko eta kartoizko liburua.
• Testu errimatuak eta erritmikoak; bertan, animaliak umorez aurkezten dira.
• Ilustrazio informalak baina egoki dokumentatuak; animaliak benetan diren bezalakoak erakusten dituzte, eta liburuei umore tonua ematen laguntzen dute eta bilaketa jokoan murgiltzera gonbidatzen dute.
• Orrialde bikoitz bakoitzak entziklopedia arrunt batean batere ohikoa ez den animalien kategoria bat jaso du: txikiak, handiak, izugarriak...
 
Sustatzen diren balioak: Umore sena | Jakiteko nahia, ezagutza | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza.
 
Ezaguera arloak: Arte Diziplinak, Fisika eta Natur Zientziak, Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Alexandra Garibal.
Marrazkilaria: Claudia Bielinsky.
Itzulpena: Patxi Zubizarreta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 280 x 370 mm.
Orrialdeak: 20.
Adina: 2 urtetik aurrera.