X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Bilduma bereziak

Sukaldaritza

A BOCADOS

A BOCADOS

ISBN: 978-84-9106-567-8
Kodea: 158653

Salneurria
24,50 €

Agregar item al pedido
Laburpena:
Posiblea da errezeta osasungarriak prestatzea zaporeari uko egin gabe? Gabriela Uriarte nutrizionistak eta Ander Gonzalez chefak argi erakusten dute ETB2ko A BOCADOS programan. Saio honetako errezeta nabarmenduenak biltzen ditu liburu honek, tartean gosariak, plater hotz eta beroak, haragiak eta postreak. Ikasi otarrainxkaren ceviche bat edo masailen lasagna bat modu errazean prestatzen.
 
50 plater eta beraien nutrizio-aholkuak familia guztiarentzako.
 
Egileen datuak:
 
ANDER GONZALEZ: Sukaldaria. ASTELENA 1997 jatetxeko chef eta jabea.
 
GABRIELA URIARTE: Nutrizionista. Giza Nutrizioan eta Dietetikan Graduatua.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Errezeta liburua gaztelaniaz.
• Errezeta-liburu honen jatorria, Ander Gonzalez chefak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak, ETB2an aurkezten duten A BOCADOS programa arrakastatsua da.
• Ander Gonzalezek telebista programan landutako 50 errezetekin eta Gabriel Uriartek errezeta bakoitzari buruzko nutrizio-aholkuekin osatutako liburua.
• “Errezeta osasungarriak eta ohitura osasuntsuak” lema pean, liburuak Ander eta Gabrielaren arteko binomioa irudikatzen du, sukaldaritza elikadurarekin osatuz.
• Binomio hau orrialde bikoitzetan irudikatzen da, atal bakoitzak bere espazioa duenez.
• Familia guztiarentzat errezeta errazak, talde guztiak bere gain hartzen dituelarik: gosariak, plater hotzak eta beroak, haragiak eta postreak. Eta era berean, hainbat trikimailu eta errezeta lantzeko gakoak ere ematen dizkigu.
• Pertsona mota guztietarako nutrizio-aholkuak, era osasungarriagoko errezetak eta errezetaren kontsumo maiztasuna egiteko gomendioak, produktuen gaineko informazioa eta ano bakoitzaren nutrizio-balioak, etab.
 
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Egileak: Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 260 x 210 mm.
Orrialdeak: 136.
Adina: Adin guztietarako.