- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA

Kaleko artista, munduko artisten islada?
Noiz argitaratua 2023/02/06
Ibaizabal argitaletxeak 10 urtetik gorako irakurleentzat
Gaztetxo! bildumako liburu berria aurkeztu du.
- Ibaizabalek Irati Bediagaren eta Iban Izagirreren ipuin berria argitaratu du: “Kaleko artista”.
- Enpatia eta kaleko artearen garrantzia ardatz dituen kontakizuna, neskato gazte baten begietatik ikusita.
- Musika, mimika, artea, eta hainbat diziplina batzen dituen kontakizun honen bitartez, egunero izkina berdinean ikusten dugun mimoa, edo plaza berdinean gitarra jotzen dabilen agurea, edo paseo erdian margotzen dabilen neskatoari merezi duten mirespenaz begiraraziko digun obra.
Durango, 2023ko otsaila. Ibaizabalek handitu egin du 10 urtetik aurrerakoentzako Gaztetxo! bilduma, eta “Kaleko artista” liburua aurkeztu du.
Eskolara bidean, Paulek egunero ikusten du mimo bat, sudur gorria duela, eta kaleko artista guztiak bezala orduak eta orduak pasatzen dituena bertan txanpon batzuen truke jendea imitatzen. Paulek egunero ikusten duenez, egun on batean berarekin hizketan hasten da, izan ere gizonak pena handia ematen dio, ez baitio inork ere kasurik egiten, eta beti txanponen kaxatxoa hutsik ikusten du neskatoak.
Pixkanaka-pixkanaka, Paule kolore gorriari gustua hartzen joango da, eta bere bizitzan behar zituen erabaki eta aurreiritziak (batez ere, kolore gorriaren kontrakoa) moldatuz ere bai. Martinekin solasaldi batzuk izan ondoren, berarekin kalean gitarra jotzera ere ausartuko da, eta agian sudur gorri (bai, berak hain gustuko duen gorri hori) bat jartzera ere animatuko ote da Paule gaztea?
Zein ote da beti paseoaren erdian gitarra eta armonika jotzen dabilen agurearen izena? Eta museo parean margotzen aritzen den emakumeak duen txakurra, nola deituko ote da? Galdera hauek agian zuretzako oso ohikoak dira; tamalez, kalean lan egin edo bizi diren artistei ez dizkiegu normalean egiten. Zergatik egiten du paso haietaz horrenbeste jendek?
Lan honen bitartez irakurleak batetik artearekiko interesa areagotuko du, izan ere hainbat diziplina ezberdin landu egiten dira, musika, mimika, … Eta, Pauleren (protagonista) ikuspuntua, oso garrantzitsua izango da, izan ere berak beti erreparatzen die kaleko artistei, jende gehienak ez bezala.
Aipatzekoa da ere, protagonistak ere barne guda edo gainditze pertsonal bat biziko duela istorioan zehar, izan ere berari gitarra jotzea gustatzen zaio, baina zerbaitek ez dio laguntzen kalean jarri eta gitarra jotzerako orduan, beldurra izango?
Beraz, artearen zaleentzako kontakizun ezin hobea, bai eta musikaren, antzerkiaren edo edozein arte motaren zaleentzako ere bai. Emozioak eta norberaren ametsak jarraitu, eta beti horien alde egin behar dela gogoraraziko digun kontakizun ederra.
IRATI BEDIAGA (Galdakao, 1990) antzerki irakaslea izan da urte luzez, eta gaur egun hezkuntza arautuan dago irakasle lanetan. Eskola Agendarako ipuinak ere berak idatziak izan dira azken ikasturteetan. Sormenaren eta hezkuntzaren mundua uztartzea atsegin du.
IBAN IZAGIRRE URANGA. Azpeitia, 1985. Diseinatzailea eta Ilustratzailea da. Gasteizen ikasi zuen Ilustrazioa. Ikas liburuak, haurrentzako ipuinak, animazioak, ikus entzunezkoak eta abarretan egin du lana. Egun, Azpeitian bizi da eta bere arte estudioan irudiaren eremuko lanetan aritzen da.
Honekin zerikusia duten dokumentuak