- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA

Ibaizabal Durangoko Azokaren 57. edizioan
Noiz argitaratua 2022/11/23
Ibaizabal eta haur eta gazte literaturako proposamena
- Ibaizabal argitaletxeak abenduaren 7tik 11ra ospatuko den Durangoko Azokan parte hartuko du.
- Argitaletxeak 28 liburu berri aurkeztuko ditu haur eta gazteei zuzenduta, euskal kulturarentzako urteko gertakari nabarmenean.
- Aurten, haurrei zuzendutako liburuen artean, azpimarratzekoa da, besteak beste, “Haurrentzako Albumak” bilduma.Formatu handiko liburuak dira eta 3 urtetik aurrerako irakurleentzat idatzita daude.
- Matxinsalto bilduma historikoak bere irudia berriztatu du, eta ibilbide berri bati ekin dio nobedaderekin.
- 10 urtetik gorako irakurleek bi izenburu berri dituzte “Gaztetxo!” bilduman.
- 14 urtetik gorako irakurleek beste liburu bat dute “Ekin” bilduman.
Urtero, euskal literatura eta musika gogoko dutenek ezinbesteko hitzordua dute Durangon. Aurten, Durangoko Azoka, aurrez-aurreko aukeran, abenduaren 7tik 11ra bitartean izango da, eta onlineko aukeran berriz, abenduaren 7tik 10era. Ibaizabal argitaletxeak Azokan parte hartuko du, irakurleei literaturaren eskutik abentura berriak ezagutzeko eta bizitzeko aukera eskainiz.
Hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu azoka honetan parte hartzen. Aurten, Haur eta gazte literaturako 28 liburu berri aurkeztuko ditugu, guztira. Hasteko, etxeko txikienek jolasean ikasi ahal izango dute, eta liburuek ezkutatzen dituzten sekretuez gozatu. 14 urtetik gorako irakurleek zazpi ipuinez osatutako beldurrezko liburu bat aurkituko dute. Beldurrezko ipuinotan irakurleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga. Zer ari da gertatzen? Amesgaiztoa ote da? Erokeria? Hilketa?.
Hurbildu zaitez aurrez-aurre Azokara eta/edo birtualki, gure web-orrira edo Durangoko Azokaren web-orrira, eta ezagutu gure proposamen guztiak:
- Txikienentzat 2 bilduma berri ditugu. Xamuk esan du bildumari hasiera eman diogu 2 libururekin: "Xamuk esan du... Nirea da!" eta "Xamuk esan du... Barkatu" ; eta beste titulu 2 Potxolo eta Aitotso bilduma berrian: "Jateko modukoa" eta “Lotara, Potxolo”.
- Lehen irakurleentzat 7 nobedade argitaratu ditugu: Zirimiri bilduman: "Olentzero Ipuinen herrialdean" (Vivim del Cuentu taldeak idatzia eta Maitane Bautistak marraztua). Eta beste 6 liburu Mateoren superbotereak bilduman berrian: “Mateo eta zapoak”, “Mateo eta txikitasuna”, “Mateo eta desagerketak”, “Mateo eta kameleoiak”, “Mateo eta malkoak” eta “Mateo eta hodeiak”.
- Adin desberdinetako irakurleentzako 8 album ere argitaratu ditugu: 3 urtetik aurrerakoentzat “Haserresauroa”, “Nirea da!” eta “Munstroa al zara?”; 4 urtetik aurrerakoentzat “Elefante bilatzaileak”, “Mamuta ikusi dut! eta “Sanson detektibea”; 6 urtetik aurrekoentzat “Totem printzesa” eta, bukatzeko, George Orwellen “Abereen etxaldea” klasikoaren edizio oso berezia.
- Matxinsalto bilduma berrituari hasiera emateko 3 izenburu argitaratu ditugu: “Galtzagorriak dabiltza etxean” (Egilea: Xabier Olaso), “Tximeletak eta gozokiak” (Egilea: Nahikari Gaabilondo) eta “Koloretako ipuinak” (Egilea: Antton Irusta).
- 8 urtetik gorako irakurleentzat izenburu berri bat argitaratu dugu Astrojokoak bilduman: “Uretako misterioa”.
- Gaztetxo! bilduman 2 nobedade ditugu: "Txirolo" (Egilea: Maribel Aiertza) eta "Kaleko artista" (Egilea: Irati Bediaga).
- 10 urtetik gorako irakurleentzat bi izenburu argitaratu ditugu Izaki miragarrien entziklopedia bilduma berrian: "Sorginak" eta “Maitagarriak”.
- Eta 14 urtetik gorako irakurleentzat liburu bat argitaratu dugu Ekin bilduman: “Beldurrak airean” (Aitor Arana).
Bisita gaitzazu aurrez-aurre eta/edo birtualki! … Ibaizabalek harritu egingo zaitu!
Honekin zerikusia duten dokumentuak