Haur eta Gazte literaturan sorkuntza sustatuz

Noiz argitaratua 2022/12/05

Ibaizabal argitaletxeak zazpi liburu berri aurkeztu ditu Zirimiri, Matxinsalto, Gaztetxo! eta Ekin bildumetan
 
  • Ibaizabal argitaletxeak zazpi liburu berri argitaratu ditu 6, 8, 10 eta 12 urteko irakurleentzat: “Olentzero Ipuinen herrialdean”, “Galtzagorriak dabiltza etxean”, “Tximeletak eta gozokiak”, “Koloretako ipuinak”, Txirolo, “Kaleko artista” y “Beldurrak airean”.
  • Liburu horiek irudimena sustatzen eta bultzatzen dute, sentimendu pertsonalak lantzen dituzte, naturaren balioa ezagutzen laguntzen dute, hazkuntza pertsonala sustatzen dute, kulturartekotasuna, desberdinarekiko errespetua…
  • Liburuek irudi koloretsuak dituzte, agertoki epel eta gozoak, poztasuna, bizitasuna eta gozotasun ukituak.
 
 
Durango, 2022ko abendua. Ibaizabalek jarraitzen du Zirimiri, Matxinsalto, Gaztetxo! eta Ekin bildumetan liburu berriak argitaratzen: “Olentzero Ipuinen herrialdean”, “Galtzagorriak dabiltza etxean”, “Tximeletak eta gozokiak”, “Koloretako ipuinak”, Txirolo, “Kaleko artista” eta “Beldurrak airean”.
 
Vivim del Cuentu taldeak eta Maitane Bautista marrazkilariak liburu berria aurkeztu digute Zirimiri bilduman. Olentzero Ipuinen herrialdean liburuaren bidez, 6 urteko irakurleek arazoei aurre egitea, elkartasuna, lankidetza, sormena eta aniztasuna ikasiko dute, eta, aldi berean, beren sentimendu pertsonalak landuko dituzte. Ipuin honek abentura batean murgilduko gaitu.
 
Matxinsalto bilduma berrituak, aurten, hiru liburu berri ditu, 8 urtetik aurrerakoentzat.
 
  • Xabier Olaso idazleaketa Manu Ortega marrazkilariak Galtzagorriak dabiltza etxean aurkezten dute. Xabi gazteari lau galtzagorri agertu zaizkio bere gelan batetik bestera. Galtzagorriek, Xabi lotan dagoen bitartean, hiru kontakizun sortuko eta idatziko dituzte. Eta irakurleek fantasiazko lan honetan ezagutuko duten abenturak irudimena, familia arteko harremana eta ezberdinarekiko errespetuaren balioa nabarmentzen du.

 

  • Nahikari Gabilondok eta Maitane Bautistak Tximeletak eta gozokiak liburua aurkezten dute; Bi ipuinez osatutako lana da. Kimu hipopotamo txikia beti ibiltzen zen tximeleten atzetik saltoka, eta lagunek uretara jolastera gonbidatzen zutenean, Kimuk beti ezetz. Mattin da bigarren istorioko protagonista. Mattinek jertse magiko bat du, zorte ona ematen diona, bai barraskilo lasterketetan, baita hainbat eta hainbat egoeratan ere. Irakurleek fikziozko lan honetan norberaren bidea bilatzea, zailtasunei aurre egitea, genero aniztasuna eta hazkunde pertsonala ikasiko dute.

 

  • Antton Irustak eta Enrique Morentek bost kontinenteetako hamabost ipuin aurkezten dizkigute. Koloretako ipuinak lanean, hamabost ipuin aurkituko dituzu. Ipuinok mundua hobeto ulertzen eta ezagutzen lagunduko digute.
 
Gaztetxo! bildumak, aurten, bi liburu berri ditu, 10 urtetik gorakoentzat.
 
  • Maribel Aiertzak Urkoren abentura aurkeztuko digu. Urko skate taularen gainean oso trebea da eta XanKo entrenatzailearekin prestatzen ari da Carver txapelketarako bere ilusio osoaz. Txapelketa baino egun batzuk lehenago, Urkok Aitzol adoptatua dela deskubritzen du. Eta irakurleek fantasiazko eta fikziozko lan honetan ezagutuko duten abenturak zailtasunei aurre egiteko eta desberdinarekiko errespetuaren balioa nabarmentzen du. Liburua Manu Ortegaren marrazkiak ditu.
 
  • Bestalde, Irati Bediagaren eskutik Kaleko artista ezagutuko dugu; Paulek kale izkinan ezagutu duen mimo bati lagundu nahi dio artista sentiarazten, aurpegiko kolore zuri-beltz eta sudur gorritik haratago, bizitzak eskaintzen dituen mila koloretara zabaltzen. Lan honetan, enpatia, norbere bidea bilatzea, aniztasun kulturala eta  ezberdinarekiko errespetua lantzen da. Liburuak Iban Izagirreren marrazkiak ditu.
 
12-14 urtetik gorakoentzat, Aitor Aranak liburu berria prestatu du Ekin bilduman. Beldurrezko zazpi ipuinez osatutako lana da. Beldurrak airean liburuaren bidez, irakurleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga.
 
 
Ibaizabalek udazkenean ere harrituko zaitu!
 
 
 
 
 
 
 
 

 

Honekin zerikusia duten dokumentuak