- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Ibaizabal
- Misioa, Ikuspegia, Balioak
Misioa, Ikuspegia, Balioak

Misioa
Belaunaldi berriak heztea dugu helburu
Ibaizabal hezkuntzan berezitutako enpresa bat da, pertsonen prestakuntza integrala lortzeko lan egiten duena. Hauek dira enpresaren helburuak:
- Curriculumeko eduki didaktikoak sortuz, hezkuntzako jakintzen transmisioa sustatzea.
- Zerbitzu profesionalak garatzea, irakasleei eta ikastetxeei beren eginkizunean laguntzeko.
- Literatura argitalpenei eta kultura jardueren sustapenari edota antolakuntzari esker, ikaskuntzarekin zerikusia duten haurrentzako eta gazteentzako aisiarako aukerak sustatzea.
Hori guztia lortzeko, giza balioak eta kulturarekiko eta euskal gizartearekiko ditugun konpromisoak hartuko ditugu oinarri.
Ikuspegia
Euskal gizartean, hezkuntzaren eta aisiaren esparruetan, gertutasunaren eta giza balioen eredu izatea
Balioak
Berrikuntzarik handiena gure balioekin kontsekuente izatea da
- Ibaizabal proiektuaren osotasuna (pertsonak, hornitzaileak, bezeroak, gizartea).
- Gizartearekiko eta ingurune euskaldunarekiko konpromisoa.
- Originaltasuna: hobetzeko bidean aukera berritzaileak bilatzea.
- Errentagarritasuna: kultura solidario bat abiapuntutzat hartuta modu eraginkorrean lan egitea, gure jarduera eta helburuak finantzatu ahal izateko.
- Profesionaltasuna eta zorroztasuna lanean.
- Pertsonak: Ibaizabalen funtsezko balioa dute, eta taldeko partaide izatearen harrotasuna sustatuko dugu.
- Balio estrategiko gehigarri gisa, Ibaizabal Edelvives Taldean sartuta dago.