ANHITZ, euskaraz egiten duen aditu birtuala
2009/01/28
Euskaraz hitz egiten duen lehen zientzia-aditu birtuala, AnHitz izenarekin bataiatu dutena, aurkeztu zuten Donostian. Avatar hau izen bereko ikerketa-proiektuan garatutako prototipoa da, eta Vicomtech-IK4 eta Tecnalia-Infotech zentro teknologikoak, Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ixa eta Aholab taldeek osatzen duten partzuergoak bultzatu dute, 2006-2008 epean, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailen laguntzari esker.
Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak aurkezpenean azaldu zuenez, "AnHitz proiektuaren helburua da pertsonak eta gailuak elkarrekin komunikatzeko behar diren euskarazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea". Informazioaren eta Jakintzaren Gizartearen paradigmek Euskadin onespen handiagoa izan dezaten, ezinbestekoa da hizkuntza-teknologia zein gizartearen hizkuntza-aniztasuna laguntzeko behar den industria garatzea.
Iturria: www.erabili.com
|