PAREAK BAI argazki erakusketa
2010/04/03
Nora Arbelbide Lete-ren argazkien erakusketa, Baionan (Lapurdi), 2010ko martxoaren 6tik apirilaren 3ra.
Nora Arbelbide Lete, kazetari eta argazkilari bidaiariak, 2007-2008. urteetan zehar ateratako argazkien erakusketa antolatu du (Burkina Faso, Mali, Boli Kosta, Argentina, Bolibia, Mexiko, Estatu Batuak, Kanada, Alemania).
Argazkiak, bikoitizko aukeran aurkeztuta, gizadiaren irudikapen grafiko eta sinboliko bat proposatzen dute, askotan urruti dauden errealitateak lotuz, beraien arteko interpelazioak sortuz, eta, era berean, begiratzen dionari bere burua ikusten duenaz gogoeta egitera bultzatuz.
Egile euskaldun, frantses eta ingelesen testu poetikoak argitzen dituzte argazki bikoiztiak.
Martitzena, martxoak 9, 18:15etan hiri-guneko Mediatekan: Erakusketaren aurkezpenerako gonbidapena: bisita, testu poetikoen irakurketa eta Nora Arbelbiderekin topaketa.
"Pareak Bai" erakusketa:
Martxoaren 6tik – 20ra hiri-guneko Mediatekan.
Martxoaren 23tik - apirilaren 3a Sainte-Croix liburutegian.
Gehiago jakiteko:
www.bibliotheque.bayonne.fr
Mediatekako programa jakiteko, ikusi:
www.bibliotheque.bayonne.fr
Médiathèque de Bayonne
10 rue des gouverneurs
Telefonoa: +05 59 59 17 13 >>> |