Harremana | Web Mapa | Eskuragarritasuna
Prentsa gunea Ibaizabali buruz
2010.eko Otsailaren 9a
 
Home > Irakasleen Gunea > Aholkularitza On-line
Español | English
GURE PRODUKTUAK
DENDA
KULTURAZ BLAI
TXOKO GAZTEA
IRAKASLEEN GUNEA
Albisteak eta Elkarrizketak
Jardunean
Ikasgelarako Baliabideak
Aholkularitza On-line
Ibaizabalen Ikasmateriala
Proiektuak,Programazioak
Irakasleentzako Estekak
Harpidetu Boletinera
Irakasleen Foroa
SEME-ALABEKIN
BANATZAILEAK
NOBEDADEAK
EUSKARA - LMH 6 - EUSKARA - LMH 6 -
Prezioa 0,00 €
 
IDENTIFIKAZIOA
Erabiltzailea
Pasahitza
Sartu
 
AHOLKULARITZA ON-LINE

Ikasleen edota seme-alaben hazkuntzaz eta familia-problematikaz aholku emateko eta komunikatzeko zerbitzua, Kristau Eskolako ikastetxeetako pedagogiako edo psikologiako talde adituentzat bakar-bakarrik.

Zerbitzu hau, familia-ingurunean hezkuntza integrala eta kalitatezkoa sustatzeko teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua da, eta Kristau Eskolaren eta Ibaizabal argitaletxearen arteko itun estrategikoaren barruan kokatzen da.

Ibaizabalek Etxadirekin (Familiaren Psikologia Unibertsitate Zentroa - www.etxadi.es) sinatu duen lankidetza-hitzarmenari esker abiarazi da zerbitzu hau, prestakuntzako eta sentsibilizazioko beste ekintza batzuk ere barne hartzen dituena.

Metodologia:

  • Zerbitzua elebiduna izango da.
  • Erantzuna 5 egun balioduneko epearen barruan igorriko da.
  1. Posta elektronikoz:
    Zerbitzu hau Kristau Eskolako ikastetxeetako hezkuntza-zerbitzuek bakarrik erabil dezaten iragazkiak jarri ditugu.

    Balidazioa egin ondoren, erabiltzaileak inprimaki bat bete beharko du, hain zuzen, Etxadik posta elektronikoz jasoko duena. Segituan, hezitzaileek, kontsulta zuzen jaso dela adierazten duen mezu bat ikusiko dute ordenagailuko pantailan.

    Erantzun horrek, kasuz kasuko berariazko orientabideak barne hartuko ditu, berariazko programen, bibliografiaren edo beharren araberako orientabideen bitartez.

  2. Telefonoz:
    Etxadiren telefono-zenbakia: 94 405 15 49.

    Telefonoz arreta emateko orduak: 2 ordu astean, ostegunero, 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara

  3. Ohiko postaz:
    Etxadi
    Maximo Aguirre kalea 18 (bis) – 5. solairua, 10.dep.
    48011 – BILBO (Bizkaia)



 
 
Ibaizabal Argitaletxearen ingurunea:  
Deier
Ibaizabal LUIS VIVES argitaletxe taldearen parte da.