X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

  • HASIERA
  • Laguntza: on line erosketak

Laguntza: on line erosketak

  • 1 - IZENA EMAN

    • 1.1. Izena eman: zertarako?

      Gure webgunean erosketak egin ahal izateko, izena eman behar duzu. Bezero gisa izena emateak ez zaitu ezertara lotzen, eta guztiz doako zerbitzua da. Hala bada, hurrengoan, bisitatzen gaituzunean, erabiltzaile-identifikazioa eta pasahitza idatzi besterik ez duzu egin beharko gure web gunean sartu ahal izateko.
       
      Zalantzaren bat baduzu izena emateari, izena ematearen abantailei edota IBAIZABAL web guneari buruz, atsegin handiz lagunduko zaitugu 94 630 8036 telefono zenbakian edota info@ibaizabal.biz helbide elektronikoan. Zure mezuaastegunetan heltzen bazaigu 24 ordu barru erantzungo dizugula espero dugu; eta asteburuan edo jaiegun baten heltzen bada, berriz, lehenengo egun baliodunean erantzuten saiatuko gara.

    • 1.2. Izena eman: nola?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, ezkerraldean dagoen IZENA EMAN botoia sakatu. Osatu formularioan agertzen diren atalak; eta gogoratu izena emateko nahiko direla izar batekin (*) markatuta dauden atalak osatzea.

    • 1.3. Nola osatu formularioa?

      Gogoratu: izena emateko nahiko dira formularioan izar batekin (*) markatuta dauden atalak osatzea:
       
      Erabiltzaile mota: eskaintzen dizugun erabiltzaile mota ezberdinen artean aukeratu egokiena iruditzen zaizuna.
       
      Izena eta Abizenak: Sartu ezazu zure benetako izen eta abizenak. Gure webgunean erosketa bat egiten baduzu, hau izango bai da bidaliko dizugun eskaeran agertuko den deitura; ez baduzu horrela egiten, erosketa bat egingo duzun bakoitzean zure datu pertsonalak sartu beharko dituzu.
       
      Sexua: Adierazi egiguzu, mesedez, zure generoa.
       
      Jaioteguna: Aukera ezazu zure jaiotzako eguna, hilabetea eta urtea.
       
      NANa: Sartu ezazu zure NANaren zenbakia eta hizkia. Kontuan izan zure erosketaren faktura bat behar izanez gero, hauek izango direla erabiliko ditugun zenbakia eta hizkia.
       
      Helbidea eta Udalerria: Atal hauek ez dira derrigorrezkoak izena ematerakoan. Baina ez badituzu sartzen, gure webgunean erosketa bat egiten duzun bakoitzean sartu beharko dituzu.
       
      Herrialdea: Aukeratu ezazu zure herrialdea eskaintzen dizugun zerrendatik.
       
      Posta kodea: Atal hau ez da derrigorrezkoa izena ematerakoan. Baina ez baduzu sartzen, gure webgunean erosketa bat egiten duzun bakoitzean sartu beharko duzu.
       
      Posta elektronikoa: Emaguzu baliozkoa den zure posta elektronikoaren helbidea. Beharrezkoa izango duzu zure izen ematea balioztatzeko eta gure webgunean erosketarik egiten baduzu erosketaren jakinarazpenak jaso ahal izateko. Kontuan izan gure webguneak posta elektroniko bakoitzarentzat erregistro bakarra izateko aukera ematen duela.
       
      Harremanetarako telefonoa: Atal hau ez da derrigorrezkoa izena ematerakoan. Baina ez baduzu sartzen, gure webgunean erosketa bat egiten duzun bakoitzean sartu beharko duzu, derrigorrezkoa bai da zure erosketa eramango dizun garraiolaria zurekin harremanetan jarri dadin.
       
      Erabiltzailea: Sartu ezazu gure webgunean zure burua aurkeztuko duen izena edo zenbakia. Erabiltzailearen izenak gutxienez 3 digitu izan behar ditu. Gorde eta gogoratu ezazu aukeratutako erabiltzailea hurrengo batean sartu ahal izateko. Kontuan izan gure webguneak ez duela onartzen erabiltzailearen izen berberarekin erregistro bat baino gehiago, ezta posta elektronikoa ezberdina bada ere.
       
      Pasahitza: Sartu ezazu web honetan erabili nahi duzun izena, zenbakia edo karaktereen konbinazioa. Pasahitzak gutxienez 4 digitu izan behar ditu. Gorde eta gogoratu ezazu aukeratutako pasahitza hurrengo batean sartu ahal izateko.
       
      Hizkuntza: Esaguzu zein den erabiltzea nahiago duzun hizkuntza.
       
      Buletinera harpidetzen naiz: Gure nobedadeak ezagutu eta gure albisteak jaso nahi badituzu, aukeratu ezazu kutxatila hau.
       
      Eta, azkenik, sakatu IZENA EMAN botoiari.
       
      Eman diguzun informazioaren batek akats-mezu bat sortu badu, zuzendu ezazu eta saiatu berriro!
       
      Dena ondo joan baldin bada, webak orrialde berri bat erakutsiko dizu bi gauza esanez: izen ematea ondo bukatu dela, eta zuk emandako posta elektronikora mezu bat bidali dugula zure izen ematea baieztatu dezazun.

    • 1.4. Nola baieztatu izen ematea?

      Behin izena emateko formularioa osatu duzunean, zuk eman diguzun posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu. Mezu horretan esaten dizugu izena emateko eskaera bat jaso dugula “a” erabiltzailearen izenarekin, “b” pasahitzarekin eta “d” posta elektronikoarekin. Dena ondo baldin badago eta zu zeu izan baldin bazara eskaera egin duena, hauxe da egin behar duzun gauza bakarra: mezuan agertzen diren azalpenak jarraituz zure izen ematea baieztatu.

    • 1.5. Nola gaitzetsi izen ematea?

      Gure webgunetik izen ematea baieztatzeko mezu bat jaso baldin baduzu, baina zuk ez ba duzu eskatu erregistro hori, mesedez, jarri zaitez gurekin harremanetan jaso duzun informazioa guri helarazteko eta horrela neurri aproposenak hartu ahal izateko. Horretarako erabili egizu jaso duzun mezu berberean agertzen den “jar zaitez gurekin harremanetan” aukera, edo bestela osatu ezazu gure webgunekoJARRI GUREKIN HARREMANETAN” orrialdeko formularioa.

  • 2 - IDENTIFIKATU ZAITEZ

    • 2.1. Identifikatu: zertarako?

      Gure webgunean erosketak egin ahal izateko, izena eman behar duzu, eta, gainera, identifikatu egin behar zera zure ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuz.

    • 2.2. Nola identifikatuko naiz?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, eskuman dagoen IDENTIFIKATU ZAITEZ deitzen den atala erabiliz, idatzi egizu izena ematerakoan erabili zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, eta SARTU botoia sakatu.

    • 2.3. Erabiltzailea edo/eta Pasahitza ahaztu al dituzu?

      Ez baduzu gogoratzen izena ematerakoan zein izan zen aukeratu zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, sakatu ZURE DATUAK AHAZTU AL DITUZU? aukera. Zure irispide-datuak berreskuratzeko, izena ematerako orduan erabili zenuen posta elektronikoaren helbidea sartu beharko duzu ZURE POSTA ELEKTRONIKOA kutxatilan eta sakatu BIDALI botoiari. Mezu bat bidaliko dizugu zuk adierazitako helbide elektronikora, gure atarian izena eman zenuenean zuk aukeratutako ERABILTZAILEA eta PASAHITZA zehaztuz.

      ZURE POSTA ELEKTRONIKOA kutxatilan sartu duzun posta elektronikoaren helbidea gure datu-basean baldin badago, webak pantaila berri bat erakutsiko dizu “Zure datuak ondo bidali dira!” esanez.
       
      ZURE POSTA ELEKTRONIKOA kutxatilan sartu duzun posta elektronikoaren helbidea ez badago gure datu-basean, webak akats-mezu bat erakutsiko dizu “Sartutako helbide elektronikoa ez dagokio izena emanduten erabiltzaile bakar bateri” esanez.

  • 3 - ON LINE EROSKETAK

    • 3.1. Zer egin behar dut web honetan erosteko?

      Zalantzaren bat sortuz gero, Bezeroaren Arretarako Zerbitzura dei dezakezu 94 630 80 36; orobat, e-mail bidez ere info@ibaizabal.biz posta elektronikoan eman diezagukezu zure zalantzaren berri.
       
      Erosteko: IZENA EMAN. Erosketa egin baino lehen kontuan izan beharko duzu erosketa egin ahal izateko beharrezkoa dela erregistratua egotea, hau da Izena ematea.
       
      Aurrez erregistratuta baldin bazaude: orrialde guztietan goiko partean dagoen “Izena eman edo identifikatu” aukerari sakatu; erabili ezazu “Identifikatu zaitez” atala zure “Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartzeko; eta sakatu “sartu” botoiari.
       
      Erregistratuta ez bazaude, orrialde guztietan goiko partean dagoen “Izena eman edo identifikatu” aukerari sakatu; erabili ezazu “Izena eman edota Buletinerako harpidetza!” atala “Izena eman botoiari sakatuz. Bete ezazu erregistroko sarrera-datuak -gogora itzazu aukeratu dituzun “erabiltzaile” eta “pasahitza” beste sarrera batzuetarako- eta sakatu “bidali” botoiari. Zure pantailan mezu bat agertuko zaizu honako informazioarekin: erregistroa ondo bukatu dela eta zuk emandako posta elektronikora mezu bat bidali dela zure izen ematea baieztatzeko. Zure posta elektronikotik erregistroa baieztatzen duzunean gure webguneko orrialdea zabalduko zaizu eta goiko partean honako esaldia ikusiko duzu: “Kaixo (eta zure “erabiltzaile” izena)!”.

    • 3.2. Zer da erosketa-otzara?

      Erosketa otzaran sartuko dituzu erosi nahi dituzun produktu guztiak, eta ikusgai izango duzu uneoro. NIRE OTZARA orrialde guztien goiko partean egongo da beti. Eskabidea gauzatzean bertan ageri dena izango da zuk erosiko duzuna.
       
      Kontuan izan gure webgunean erosi nahi izanez gero:
      • Zure eskaera ezingo da 15 € baino gutxiagokoa izan (bidaltze gasturik gabe).
      • Normalean entrega epeak 72 ordukoak dira.
      • Abuztuan ez da bidalketarik egiten.
       
      Hau da NIRE OTZARA orrialdean topatuko duzun informazioa:
       
      Produktua: Erosi nahi duzun liburuaren azala eta izenburua zehazten dira. Izenburuak aukeratu duzun liburuaren fitxa teknikoa ikusteko aukera ematen dizu.
       
      Salneurria: Aukeratutako produktuaren ale bakoitzak duen salneurria.
       
      Kopurua: Otzaran daukazun produktuaren zenbat ale erosi nahi dituzun zehazten du. Kopurua alda dezakezu.
       
      Kopuruak eguneratu: Produktu bateri Kopurua aldatzen badiozu, mesedez sakatu ezazu “Kopuruak eguneratu” literalaren eskuman dagoen gezi kurbatua zenbateko guztiak eguneratu daitezen.
       
      Azpiosokoa: Atal honek produktuak duen salneurria bider erosi nahi diren ale kopuruari dagozkion zenbatekoa adierazten du.
       
      Kendu (x): Lerro horretan adierazten den produktua saskitik kentzeko.
       
      Bidaltze gastuak: Bidalketa gastuak estaltzeko kobratzen den zenbateko aldagarria.
       
      Guztira: Erosketa guztiaren zenbatekoa, BEZ barne. Produkturen bat sartu edo kentzen den bakoitzean, zenbatekoa automatikoki eguneratuko da.

    • 3.3. Nola bete otzara?

      Honako urratsak jarraitu beharko dituzu zure otzara betetzeko:
       
      Bilatu ezazu erostea nahi duzun produktua kategori ezberdinak ikusiz. Produktua topatzen duzunean, nahiko izango duzu Otzarara gehitu botoiari sakatzea eta automatikoki NIRE OTZARA orrialdean aurkituko zara; une horretan produktu horretatik zenbat ale erosi nahi dituzun aldatzea eskura garri izango duzu.
       
      Behin NIRE OTZARA orrialdean zaudenean, zure erosketari produktu gehiago eransteko nahiko izango duzu “Erosten jarraitu” aukera erabili, produktu berri bat topatu eta otzarara gehitzea.
       
      Zure otzaran sartu dituzun produktu guztiak ez dituzu derrigorrez erosi behar; izan ere, ez duzu ezer erosi “Ordainketa egiaztatu” arte.

    • 3.4. Nola gauzatu eskabidea?

      Erosketa-otzaran nahi zenituen produktu guztiak sartu ondoren, zure erosketaren 1. PAUSOA bukatuko zen. Kontuan izan webak ez dizula aurrera egiten utziko zure otzaran aukeratutako produktuen zenbatekoa 15 € baino gutxiagokoa baldin bada (bidaltze gasturik gabe). 2. PAUSOA pantailara joateko, “4. PAUSOA Egiaztapena” literalaren azpian dagoen JARRAITU aukerari sakatu.
       
      2. PAUSOA pantailan zein helbidetan jaso nahi duzun erosketa adierazi beharko diguzu. Pantaila honen goiko partean zuk izena eman zenueneko helbidea agertuko zaizu. Baina erosketa hau beste helbide baten jasotzea nahi izanez gero, osatu, mesedez, behe aldeko kutxatilak eta behe aldean bertan agertzen den DATUAK BAIEZTATU botoia sakatu.
       
      3. PAUSOA pantailan gure webak onartzen dituen ordainketa motak erakutsiko dizugu. Erosketarekin aurrera egiteko, osatu kutxatilak behar den informazioarekin eta DATUAK BAIEZTATU botoia sakatu.
       
      4. PAUSOA pantailak honako informazioa laburbiltzen du: erosketarako aukeratutako produktuak, eskaera nora bidali behar den zehazten duen helbidea, eta ordaintzeko aukeratu den metodoa eta bere zehaztasunak. Erosketarekin bukatzeko, “4. PAUSOA Egiaztapena” literalaren azpian dagoen JARRAITU aukerari sakatu.
       
      Pantaila berri bat agertuko zaizu eskerrak emanez zure erosketagatik. Era berean posta elektroniko bat jasoko duzu erosi dituzun produktu guztien zehaztasunekin eta zure erosketaren zenbateko osoarekin.
       
      Momentu horretan bertan helduko zaigu guri zure eskabidea eta berehala hasiko gara eskatutakoa prestatzen eta bideratzen.
       
      Jasoko duzun liburuen paketean emate-agiri bat joango da erosketaren zehaztasunekin. Egun batzuek pasata gero, korreo arruntez erosketaren faktura jasoko duzu.

  • 4 - BIDALKETAK

    • 4.1. Ba ahal dago bidalketa gasturik?

      Eskabidea manipulatu, enbalatu, kontserbatu, garraiatu eta entregatzeko gastuak honako hauek dira:
      • 0tik 30 €ko erosketentzat: 6 €.
      • 31tik 50 €ko erosketentzat: 4 €.
      • 51tik 100 €ko erosketentzat: 2 €.
      • 100 € baino gehiagoko erosketentzat: 0 €.

    • 4.2. Egin ahal dezaket eskabidearen jarraipena?

      Bezeroak edozein unetan jakin dezake bere eskabidea nola dagoen. Horretarako, IBAIZABALek telefono zenabki bat jartzen du bere zerbitzura.
      Bezeroarentzako Arreta-telefonoa: 94 453 20 09.
      IBAIZABAL argitaletxearen liburuen banaketa Grupo Edelvives taldearen bitartez egingo da.

    • 4.3. Nola egiten da eskabidearen entregatzea?

      Bezeroak adierazitako helbidean entregatuko da eskura erosketaren paketea.
       
      Entrega egin behar den unean bezeroa bertan egongo ez balitz, adierazitako helbide horretan aurkitzen den eta 18 (HEMEZORTZI) urtetik gorakoa den beste edozeini entregatuko zaio eskabidea. IBAIZABALek ulertzen du eskabidea egin duen bezeroak bere izenean dagoen eskabidea jasotzeko baimena ematen diola une horretan helbidean aurkitzen den pertsonari. Beraz bezeroaren erantzukizun esklusiboaren baitan geratzen da entrega egiteko helbidean erosketa hartu eta onartzeko baimena beste hirugarren bati ematea.
       
      Banatzaileak bezeroak adierazitako helbidean entregatuko du erosketaren paketea eta pakete hori banatu dela adierazten duen sinadura eskatuko du.

    • 4.4. Zeintzuk dira banaketa-eremuak?

      Bidalketa zerbitzu hau, momentuz, Espainiako estatura mugatzen da (Penintsula eta Balear Uharteak).

  • 5 - JASOTZEKO EPEA

    • 5.1. Zeintzuk dira erosketa jasotzeko epeak?

      Eskatzen diren liburuak erabilgarritasun egoeran baldin badaude, IBAIZABALek eskaera onartzen duenetik hasita, asko jota, 72 orduko epean igorriko da eskaera. Abuztuan zehar ez da bidalketarik egingo.

  • 6 - ITZULTZEAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    • 6.1. Ba dago aukerarik erosketa itzultzeko?

      Liburuak ezingo dira itzuli, bidalitako produktuak akats, hutsune edo gabeziaren bat dutelako izan ezean. Edozein kasutan, itzultzea IBAIZABALek onartu beharko du. Behin onartuz gero, IBAIZABALek berriz bidali beharko dio bezeroari egoera onean dagoen beste ale bat, baina ez du diru-itzultzerik egingo.

    • 6.2. Nola egin erreklamazio bat? Nola eskatu itzultze bat?

      Jasotako liburuen gaineko erreklamazio edo itzultze eskari oro, jaso zenetik gehienez 10 eguneko epean egin beharko dira, honako bide hauek erabiliz:
      • Bezeroarentzako Arreta-telefonoa: 94 453 20 09
      • Harremanetarako posta-elektronikoa: bilbao@ibaizabal.com.

  • 7 - NIRE DATUAK

    • 7.1.- Aldatu ahal ditzaket izena eman nueneko datuak?

      Edozein momentutan osatu, aldatu edo eguneratu ditzakezu izena ematerakoan sartutako datuak. Baina kontuan izan beharko duzu honako datu hauek ezingo dituzula aldatu, erregistroko identifikatzaileak bai dira: “Erabiltzaile mota”, NAN zenbakia eta zure ERABILTZAILEA.

    • 7.2.- Nola aldatu nire datuak?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, eskuman dagoen IDENTIFIKATU ZAITEZ deitzen den atala erabiliz, idatzi egizu izena ematerakoan erabili zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, eta SARTU botoia sakatu.
       
      Sartu dituzun erabiltzaile eta pasahitza egokiak baldin badira, orrialdearen goialdeko lerroan, beste aukera batzuen artean, “Nire datuak” aukera agertuko da.
       
      Nire datuak” aukera sakatzen baduzu, pantaila berriztatu egingo da eta webak zure erregistroko datuak erakutsiko dizu. Orrialde honetatik izena ematerakoan sartutako ia datu guztiak osatu, aldatu edo eguneratu ditzakezu: izena, abizenak, sexua, jaioteguna, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbakia, pasahitza, nahiago duzun hizkuntza, eta baita ere gure albisteen Buletinera harpidetu nahi duzun edo ez. Nahi dituzun aldaketa guztiak egin eta gero, sakatu “Nire datuak aldatu” botoiari. Sartu dituzun aldaketak ez badute arazorik sortzen datu basean, webak “Zure datuak ondo gorde dira!” mezua erakutsiko dizu.

  • 8 - BAJA EMAN

    • 8.1.- Posible al da baja ematea?

      Edozein momentutan eskatu dezakezu baja ematea webean eta izena ematerakoan sartutako datuak ezabatzea. Baina gogoan izan zure erregistroa ezabatzen baduzu, beste erosketa bat egitea nahi izanez gero berriro izena eman beharko duzula.

    • 8.2.- Nola baja eman?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, eskuman dagoen IDENTIFIKATU ZAITEZ deitzen den atala erabiliz, idatzi egizu izena ematerakoan erabili zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, eta SARTU botoia sakatu.

      Sartu dituzun erabiltzaile eta pasahitza egokiak baldin badira, orrialdearen goialdeko lerroan, beste aukera batzuen artean, “Baja eman” aukera agertuko da.
       
      Baja eman” aukera sakatzen baduzu, pantaila berriztatu egingo da eta webak baja emateko ziur zauden galdetuko dizu. Nahi baduzu, esaguzu “Baja ematearen zergatia”, eta “Hala ere, ziur zaude baja eman nahi duzula?” galderari erantzuteko sakatu “BAI” botoiari. Webak “Baja prozesua era egokian burutu da” mezua erakutsiko dizu.