Harremana | Web Mapa | Eskuragarritasuna
  Itzuli
2008.eko Azaroaren 21a
 
 
Español | English
  ZERGATIK EZINDUENTZAKO BERTSIOA?
   
 

IBAIZABAL Helmenean

Internet ezagutzaren ozeano zabala da, gizakiak sortua, guztientzat erraza ez bada ere bertako urak zeharkatzea. Zenbaitetan web orriak mundura zabalik dauden leihoak izan beharrean oztopo gaindiezinak izan ohi dira ezintasunen bat duten pertsonentzat. Eta ez luke horrela izan behar. Teknologiak aukerak eskaintzen ditu Interneteko edukiak pertsona gehiagoren helmenean egotea lortzeko. Mundu ukigarriarekin dituen antzekotasunak begien bistakoak dira, ordea. Izan ere, ez da garestiagoa ezta zailagoa ere eskailera baten ordez arrapala bat eraikitzea, beti ez da horrelakorik egiten, ordea.

IBAIZABAL ARGITALETXEAk konpromiso sendoa hartu du bere webgunea ahalik eta pertsona gehienen elkargune izatea lortzeko, inor baztertuta gera ez dadin. Eta horretarako web bakoitzak bertsio bat du, ezintasunen bat duten pertsonak bertatik errazago nabigatu ahal izateko propio prestatutakoa. Pertsona horiek helmenean duten edizio horretan edukiak berak dira, aurkezteko modua da aldatzen den gauza bakarra.

Edizio horretan alde batera utzi dira azalekoak diren diseinuaren elementuak. Funtsean testuak soilik aurkezten dira, ez kolorerik ezta irudirik gabe, bertsio hori kolektibo zehatz batentzat prestatuta egon beharrean pertsona talde desberdinentzako tresna baliagarri gisa sortu baita, beren premia zehatzetara egokitu ahal izateko.

Baina nola erabil dezakete helmenean duten bertsio hori ezintasunen bat duten talde desberdinek?

Ikusmen urriko pertsonak: Pertsona edadetu ugarirentzat, edota besterik gabe miopia edo astigmatismo arazo larriak dituztenentzat zaila izaten da pantailan irakurri ahal izatea. Monitoreetan, letra txikiegia izan ohi da eta ez da ahalik eta kontraste handiena lortzeko diseinatuta egoten. Zorionez, nabigatzaile moderno gehienek iturriaren tamaina eta kolorea aldatzeko aukera ematen dute ikusgarriagoa izan dadin, baina, aldaketa horiek web konbentzionaletan aplikatuz gero, goitik behera aldatutako orri bat izan daiteke emaitza, bertan testu bat bera ere irakurtzea ezinezkoa izanik. Bertsio horrek, bere konfigurazio errazari esker, iturriaren tamaina bakoitzaren premien arabera handiagotzeko aukera ematen du. Laguntza horiek nahikoa ez badira, programa batzuk daude pantailaren eremu zehatz bat handiagotzen dutenak. Esteka honetan, World Wide Web-en estandarrak finkatzen dituen organismoak monitorearen eremu zehatzak lupa erabiliz lanean ariko bagina bezala handiagotzen dituen aplikazio batzuk eskaintzen ditu.
(http://www.w3.org/WAI/References/Browsing)

Itsuak: Hau da ziberrespaziotik kanpo ez geratzeko edizio berezi baten premia handiena duen kolektiboa. Weba ikusmenari lotutako baliabidea da eta sortu zenetik gainerako sentimenak, esate baterako entzumena, bigarren maila batean geratu dira. Informazio gehiena testuetan eta irudietan ematen da, eta aurkeztuta dauden moduagatik itsuen helmenetik kanpo geratzen dira. Halako oztopoak, ordea, sistema egokien laguntzarekin gaindi daitezke.

• Ahots-sintetizadorea: Berariazko aplikazioekin, bost urte baino gutxiago dituen edozein ordenagailu gai da pantaila bateko testuak hitzez emateko, idatziz emateaz gain. Metodo hori, erabateko itsutasuna duten pertsonentzat ez ezik pantailaren zati bat handiagotzeko aukerarekin batera erabil dezakete ikusmen arrastoren bat geratzen zaien pertsonek dokumentuaren irakurketari jarraitzeko.


• Braille-lerroa: Aurrekoa baino nahiko metodo garestiagoa dugu hau, pantailako testua braille hizkuntzaz ematen duen gailu batean oinarritzen baita. Edukia progresiboki aldatzen duen lerro batetik behatzak pasatu besterik ez dute egin behar itsuek.

Mugitzeko ezintasuna duten pertsonak: Sagua erabiltzeko gaitasun motorea behar da, eta gaitasun hori zenbaitetan ziurtzat jotzen da. Beti ez da horrela, ordea. Era guztietako ezintasunak daude, erabiltzaileari teklatua erabiltzea eta saguarekin nabigatzea eragozten diotenak. Pertsona horientzat ahotsa antzemateko programak eta gailu bereziak sortu dira, sarean barrena arazo handirik gabe nabigatzea ahalbidetzen dietenak, ahots aginduen edo teklatu egokituen laguntzarekin. Baina, sistema horiek guztiek funtzionatzeko garrantzizkoa da orriaren konfigurazioa sinplea izatea eta ordena logiko bati jarraitzea. Kolektibo horientzat web orriek izan ohi duten diseinu aldrebesa egon daitekeen oztoporik handiena da informaziora heltzeko garaian.

Ezinduentzako sarbide gisa balio izateaz gain, bertsio horrek beste helburu bat betetzen du gainera. Hamar urte igaro dira weba sortu zenetik, eta nabigatzaileetan antzeman den aurrerapena ikusgarria da benetan. Aurreko espezifikazioei beste berri batzuk gehitu zaizkie eta horrek baztertuta utzi ditu aplikazio berriagoetara aldatu ezin duten edo aldatu nahi ez duten erabiltzaile asko. Erabiltzaile gehienek nabigatzeko programa estandar batzuk erabiltzen badituzte ere, oraindik ere besterik gabe testua erakusteko aukera ematen duten Lynx bezalako programa zaharkituen bidez nabigatzen duten internauten proportzio txiki hori geratzen da. Beraz, IBAIZABAL ARGITALETXEAren webguneetan helmenean jarritako bertsio horrek Sarearen teknologia zaharkituenekiko loturak mantentzen ditu baita ere, eta oraindik eraikitzen ari badira ere estandar berrienetara egokitu ezin duten horiekiko.

Horregatik guztiagatik, internauta zarenez, zure iritziak eta iradokizunak jaso nahi genituzke, egunetik egunera bertsio hori oraindik erabiltzen errazagoa izan dadin eta pertsona talde zabalago eta anitzago batera iritsi ahal izateko.

Informazio gehiago: www.w3.org/WAI

 
 
Ibaizabal Argitaletxearen ingurunea:  
Deier
Ibaizabal LUIS VIVES argitaletxe taldearen parte da.