- Come to meet us
- Books
- Interactive material
- We recommend you
- Teachers’ room
- Encuentros con autores
- Proyecto Irakurriz Bizi!
- ta-tum LITERATURA
- HOME
- Books
- Literatura
- Childrens´ Literature
- + than 8 years
Childrens´ Literature
+ than 8 years
Laburpena:
- Kimu hipopotamo txikia beti ibiltzen zen tximeleten atzetik saltoka, eta lagunek uretara jolastera gonbidatzen zutenean, Kimuk beti ezetz. Tximeletak gero eta ugariagoak izan arren, Kimu pozik beharrean triste zegoen, izan ere igeri egiten ikasi nahi zuen, bere lagunek eta familiak bezala. Kimuk nahiko triste egoten jarraituko du, sekretu txiki bat deskubritzen duen arte… Hipopotamoek ez omen dakite igeri egiten!
- Mattin da bigarren istorioko protagonista. Mattinek jertse magiko bat du, zorte ona ematen diona, bai barraskilo lasterketetan, baita hainbat eta hainbat egoeratan ere. Xabatek ordea ez du Mattinen jertseak duen kolorea gustuko eta beti bera zirikatzen ibiltzen da: “kolore arrosa neskentzako da, beraz ezin duzu gurekin futbolean aritu”. Azkenean Mattinek egoerari buelta ematea lortuko du, izan ere Xabat mutil eta nesken arteko ezberdintasunetan zentratzen den bitartean, Mattinek gauza oso garrantzitsu bat ikasiko du: neska edo mutil, denok gara berdinak eta gustuko ditugun koloreak aukeratzeko aske.
Sustatzen diren balioak:
Norberaren bidea bilatzea, zailtasunei aurre egitea, genero aniztasuna, irudimena, naturarekiko errespetua, familia arteko harremana, naturarekiko maitasuna, ezberdinarekiko errespetua, hazkunde pertsonala.
Egileen datuak
NAHIKARI GABILONDO
Zarautzen jaio zen, 1978an. Erizaintzako ikasketak egin zituen Donostian, baina itzultzailea da lanbidez, eta bertsolaria, zaletasunez. Umetatik gustatu izan zaio irakurtzea, idaztea eta hitzekin jolas egitea, eta, jolas horretan zebilela, ia oharkabean idatzi du Tximeletak eta gozokiak, bere lehen liburua.
MAITANE BAUTISTA
Freelance ilustratzailea da; haur ilustrazioan dago espezializatuta. Mungian duen estudioan lan egiten du, eta denbora gehiena haur eta gazteentzako kontakizunak eta pertsonaiak diseinatzen eta ilustratzen ematen du. Kolore biziek eta bitarteko analogikoek (pastelak eta gouachea) bultzatzen dute, baina tresna digitalak ere konbinatzen ditu giro lasaiak, sinpleak eta dibertigarriak sortzeko. Egin dituen proiektuen artean nabarmentzekoa da Olentzero Ipuinen herrialdean haurrentzako ipuinaren ilustratzaile gisa egindako lana.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Nahikari Gailondo
Ilustratzailea: Maitane Bautista
Marrazkiak: Koloretan
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 64
Adina: 8 urtetik aurrera