- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Irakurriz Bizi
Irakurriz Bizi

Irakurriz Bizi! proiektua
Irakurriz Bizi! proiektua irakurtzearen ondorio diren oinarrizko bi alderdi sustatzeko dago diseinatuta:
- Irakurzaletasuna.
- Sormena, irakurritakoa oinarri hartuta.
Irakurtzeko ohitura funtsezko oinarria da haurren eta gazteen garapen emozionalean, sozialean eta intelektualean. Izan ere, irakurtzeak honako hauek garatzen ditu:
- Adimena eta hizkuntza. Proposatutako jardueretan, mintzamena, idazmena eta irakurtzeko gaitasuna lantzen dira.
- Emozioen mundua eta nortasuna. Istorio bakoitzak transmititzen dituen sentimenduei eta afektuei esker, irakurleak bereak bereizi eta identifika ditzake.
- Soziabilitatea eta unibertsaltasuna. Mundua zabala eta askotarikoa da; irakurketak irakurlea hainbat gizarte egoeratara hurbiltzen du -naiz eta horiek arrotzak edo ezezagunak izan-, eta herritartasun aktiboa erabiltzeko prestatzen.
- Sormena eta estetika. Liburu baten elementu guztiek estetika bat osatzen dute. Proposatutako jardueretan balio horretaz gogoeta eginez, irakurleak bere irizpide artistiko eta literarioa eratuko du pixkanaka.