|
 |
|
NOBEDADEAK |
 |
|
|
BUDAREN HITZA |
| Prezioa
0,00 € |
|
|
 |
 |
|
| |
|
|
|
ibaizabalen produktuak erosteko
2 bide dituzu: |
 |
|
| 1. WEB GUNE HONETAN: ON-LINE SALMENTA |
|
|
 |
 |
Momentuz,
online-salmentarako aukera hau Euskal Herrira mugatu
dugu. Beraz, Gipuzkoara, Bizkaira, Arabara, Nafarroara,
Lapurdira, Nafarroa Beherara edo Zuberoara bidaliko
ditugu bakarrik erosketak.
Bestalde, erosi duzun erosketa gure biltegitik zure
etxera bidaltzeko orduan, gure konpromisoa honako
hau izango da: eskaera jasotzen dugun unetik 72 ordu
baino lehen zeure eskuetan izango duzula (Hego Euskal
Herrian bizi bazara).
Eskaera era erraz batean eta denboraz helduko
dela ziurtatzeko, honako zerbitzu hauek erabiltzea erabaki
dugu:
- Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroarako zerbitzu ezberdinak 4,00 €-ko balioa izango dute (paketeak 5 kg baino gehiago pisatzen ez badu).
- Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherako Postak duen Nazioarteko Gutun Ziurtatuak, 12 €-ko balioa izango du (paketeak 1 kg baino gehiago pisatzen ez badu).
|
|
|
|
|
 |
 |
|
|
| ibaizabal liburudendan |
|
|
 |
 |
Ibaizabal
liburu denda Bilboko hirigunean, Colon de Larreategi
kalean, zabaldu zen, 2002ko abenduaren 3an. “ORUEren
filosofia Bilbori eta munduari eskaintzeko” apustua
egin zen. Filosofia horrek harreman estuak ditu giza
balioen filosofiarekin, kultura euskaldunarekin eta
pertsonari jaiotzen denetik hiltzen den arte halako
jarraipen bat emateko ideiarekin. Horretarako, Ibaizabal
argitaletxean lantzen diren produktuak saltzen ditugu,
eta gazteei eskaintza zabala egiten diegu, gaur egun
nagusi den materialismotik urrunduz eta elkartasun balioetan
oinarrituz, haien heziketan esku-hartzeko.
Denda honek Ibaizabal eta beste argitaletxeen literatura
funtsa eskaintzen du haurrentzat, gurasoentzat edota
irakasleentzat. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta
frantsesez idatzitako liburuekin lan egiten du, liburu
denda bateratzailea izatea nahi duelako.
Helbide honetan gaude:
IBAIZABAL LIBURU DENDA
Kolon de Larreategi Kalea, 21
48001 – BILBO (Bizkaia)
Telf: 94-661 10 01
Faxa: 94-424 23 70
Mail: liburudenda@ibaizabal.biz
|
|
|
|
|
 |
 |
|
|
| |
|
|
| |
|