 |
IBAIZABAL,
AISIALDIA ETA HEZKUNTZA, BALIOAK LANDUZ
Ibaizabal, 1990ean sortu zenetik, eremu sortzailea
da kulturgintza industrian, eta bere jarduerako
ardatzak hezkuntza, euskara eta euskal kultura ditu;
hala, berrikuntza eta bikaintasun filosofian oinarritzen
den konpromiso erabaki bat hartua dauka, EFQM kudeaketa
ereduan gauzatzen dena.
Ibaizabalek bereganatuak ditu espezializazioa eta
ezagutza testuliburu eta gainerako material didaktikoen
argitarazle gisa unibertsitate aurreko maila guztietarako
(hasi 2 urtetik eta 18 urtera arte), Eusko Jaurlaritzak
euskarazko hezkuntza materialerako ezarri dituen peritaje
eta ebaluazio irizpide guztiei jarraituz.
Gazteentzako eta haurrentzako literaturari dagokionez,
hainbat bilduma garatu ditu adin tarte zehatzetarako
egokituak, bertoko idazleekiko lankidetza eta promozioa
garatuz eta, aldi berean, beste hizkuntza batzuekiko
itzulpen politika eta elkartasuna sustatuz (gaztelania,
euskara, etab.).
Ibaizabal den negozio harreman espazio horren barruan
kokatzen da, bezeroarentzako zuzeneko arreta zerbitzu
gisa, Ibaizabal liburudenda, gazteek eta haurrek irakurketarekin
eta aisialdiarekin harremanean jartzen ahalegintzen
garen topaleku publikoa; eta beste horrenbeste diskografikari
dagokionez (Ibaizabal diskoetxea), musikaren aldeko
apustu gisa, kalitatetik eta aniztasun kulturaletik
abiatuz.
Era berean, Ibaizabalek merkataritza talde bat dauka,
betiere gertu egoteko merkatuaren eta bere bezeroen
premiei erantzuteko, bai eta banaketa egitura bat
ere Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean
hedatua eta hainbat salmenta bide baliatzen dituena
(hezkuntza zentroak, liburudendak, merkataritza zentroak),
eta bere zentro logistiko batez bermatua.
|
|
|