X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 3 urte arte

2019/07/24 Amorebieta (Bizkaia)

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Lisbett Slegersen pertsonaia maiteenetako bat izango dute lagun gure etxeko ausartek urte osoko urtaro beroena ezagutzeko Katalin udan liburuan. Baita hiria ezagutzen laguntzeko ere, Katalin bizikletan liburuan, kalean arretaz ibiltzen ikasteko. Hala ere, oporretarako aukeratutako lekua itsas ingurua baldin bada, jolasez eta behaketaz betetako une atsegina pasatzera animatzen zaitugu Arkatz magikoak edota Itsasoan liburuekin. Itsasoa bete arrain liburuko istorio ederrarekin ere harritu egingo zara.
 
 
Asko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hasiko dira hemendik hilabete gutxira, eta horregatik proposatzen dugu ibilbide turistiko berezia, programatik kanpo, larri dabiltzan familientzat soilik: Pixontzian!, Pixontziaren kontzertua, Txomin komunean eta Tento eta pixoihalak.Gainerako hitzak sobera daude.
 
Udako oporraldi ona izan!