X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 14 urtetik aurrera

2019/07/30 Amorebieta (Bizkaia)

14 urte baino gehiago badituzu, oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Zure gustukoena musika bada, murgildu Kantu bat Alikarentzat liburuaren melodian: musika talde bat sortu nahi duen gazte galde bat topatuko duzu: Gartxot gai da Alikari kontatu nahiko lizkiokeen baina kontatu ezin dizkion sentimendu eta emozioak itsasoari kontatzeko. Gazte maitasunaren gaiari edo modako musika taldeei erreferentzia asko egiten dizkio, ekimenaren balioa erakusten du, baita maite ditugunekin sentimenduak partekatzearen garrantzia ere. Genero indarkeriak kezkatzen bazaitu, ez isiltzea gomendatzen dizugu; Ez naiz isilduko! liburuan, Maria ezagutuko duzu, bikote sentimentalaren gehiegikeriak jasaten dituen 15 urteko neska. Kontakizun arina eta bizkorra da, itogarria eta etsigarria izan gabe. Tratu txarrak ematen dituenaren eta jasaten dituenaren arteko harremana biktimaren nortasuna suntsitzera irits daitekeela ulertarazteko neskentzat baliagarri izan daitekeen istorioa da; mutilak haien jokabideak eta bikote harremanak aztertzera bidera ditzakeen istorioa.
 
Turismo zientifikoa: asmatu eta arakatu zure bide propioak Egin zeure komikiak! liburuarekin. Irudimenezko mendietara igo eta oso une atsegina pasatuko dugula hitzematen dizugu. Zure intuizioaren bideari jarraitu, besterik ez duzu egin behar.
 
Udako oporraldi ona izan!