X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 10 urtetik aurrera

2019/07/29 Amorebieta (Bizkaia)

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Atsegin dituzu sorpresak dituzten eta ezustekoz beteta dauden abenturak? J. Smithen altxorra ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta ikusiko duzu norberak izan nahi duena lortzeko beharrezkoa den esfortzua egiteak beti duela bere ordaina. Istorio garaikidea nahiago baduzu, Samuel pertsonaiarengana gerturatu beharko zenuke Besteak ez bezalakoa liburuko protagonistarengana: harekin ikusiko duzu pertsona batzuei gauza zehatzak, zerrendak eta gertakari aurreikusgarriak gustatzen zaizkiela, baina beldur direla ezezagunez, besteek uki ditzaten edo ezagutzen ez dituzten tokiez. Familian egindako abenturak, ondare artistikoa zaintzea eta beste kultura batzuk ezagutzea atsegin baduzu, zuretzat egokiena Arte ikertzaileak bilduma da; bertan Angkoreko misterioa, Sydneyko misterioa edo Londresko misterioa liburuak dituzu. Inoiz izan al zara eskolako neska berria? Orduan, Hanna ezagutu behar duzu, pertsonaia alaia eta baikorra, beti pertsonen eta gauzen alderdi positiboa bilatzen duena. Txakurrak eta gailetak edo Urtebetetzea eta lehiaketa liburuetan, gozoak eta gourmet errezetak aurkituko dituzu, baina baita maitasuna eta ausardia ere; hiri berri batera bizitzera joateak berekin dakartzan zailtasunak aipatuko dizkigu, lagun berriak egin beharra, familia berria eratzearen erronka…
 
Udako oporraldi ona izan!